XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) heriotzaren ideiari lotuta ageri bait zaizkigu (La escala, Pilar Altamira).

Bere Pueblo dormido (1951) koadroko urdin gautarrak bare eta lasaiak dira.

Bere pinturetako koloreak erkatzen baditugu, beraien komunztaduratik hainbat erreakzio ezberdin sortzen direla somatuko dugu.

Esate baterako, kontraste kromatiko bat.

1983an pintaturiko bodegoian, hori eta urdin kolore elkar-osagarrien erabilerak areagotu egiten du gorputzen bolumena, kasu honetan sagarrena.

Koloreak elkarrekin bat egitera (...) dira, elkarren ondoko ñabardurak behar bezain antzekoak izanez gero, halaxe gertatu ere egiten delarik Bienaberen landaretzako hori eta berde koloreen artean (ikus Pilar, 1978).

Edota mailakatu egiten dira tonu-gradazio berdintsuren bitartez.

Hauxe agitzen da beronen ur, mendi eta zeru lainotsuetako urdin eta gris koloreekin, inpresio orohartzaile bat emateko joera bait dute.

Edo, alderantziz, koloreak zorroztu eta banakatu egiten dira baldin balio aitzitikoak kontrajartzen badira, halaxe gertatzen delarik, adibidez, bai kontrargietan okreak berdeen aurka, grisak horien aurka, oposatuz, bai eguzki-isladetan ikus Caserío, 1972 edo arrastiri-ortzeetan zeintzutan berdeak gorriekin eta (...) urdinekin nahasten bait ditu.

Pilar (1978) deritzan oleoan, kolorea oldartsuki darabil, terminoak banatzearren, eta horrexegatik pintatzen ditu zuriz eta arrosaz loretxo batzu, hondoan kontraste kromatikoa sortuz ageri den landaretza berdearen masaren gainean.

Bodegón con manzanas (¿1970?) delakoan, bertako fruituak Cézanneren teknikaren antzeko batez pintatuak dira, gorri-pintzelkada sakabanatuak erabiliz konbexotasuna adieraztearren.

Puntu erabakiorra markatzen dute berauek, balio kromatikoen hurrenkerak bestelako norabidea hartzen duelarik.

Frogatua dago ezen nahastu gabeko ñabardurek atseden-uneak damaizkiotela konposaketari.

Hau ote da azalpen zuzena, Bienabek, ustez arrazoi garbirik gabe, sagarren gainean aplikatzen duen urdin deserrotuzko pintzelkada hori ulertuko badugu?

Kolorea komunikabide ere bada, Hondarribiko Jaien egitarauetarako bere ilustrazioetan, seinaleak, banderak, uniformeak eta ekitaldi publikoetako partaideen jazkiak berezi eta identifikatzen dituena.

Argitasunak garbi geratu den bezala oso eragin zuzena du pintoreak erabiliko dituen koloreen gain.

Gorriak eta horiak izango dira baldin argiztapena bortitza bada, udaldikoa (Sokamuturra en Fuenterrabía, 1956), baina berde eta urdinak baldin berori ahula bada, euskal landaherrian gertatzen den legez.

Ondorio gisa esan genezake ezen Bienabe Artiak bi era nagusiz ohi darabilela kolorea: edo jabaldu eta tankeraren menpeko bihurtzen du gelditasuna nagusi den konposaketetan (hemen kokatuko genuke beronen expresionismo, sintetismo eta errealismoaren parte bat), edota, aitzitik, balio ezin nabariagoa ematen dio fauvismoan edo inpresionismoan oinarrituriko bere obraren beste parte garrantzitsu batean batez ere paisaigintzan, non koloreak azpimarratu egiten bait ditu tankeraren adierazkortasunak.

Kolorea modu klasizista batez ulertzetik, beste ulerkera erromantiko baterantz bilakatzen da, non kolorea argi, bolumen edo sinbolo huts kontsideratzen bait da eta, batzutan, su eta gartsuki aplikatzen 138.- Hau dela eta, zorrotzak dira Moreno Ruiz de Eguinok Bienabe Artiaren pinturako kolore eta argiari buruz egiten dituen oharpenak. Agirrek erreparatzen du ezen kolorea badirudiela abstrakzio huts bilakatzen dela. Ikus AGUIRRE, N. Bienabe Artia. Hondarribia, Bidasoan, jaiak, , 1984, 14. orr.; eta MORENO RUIZ DE EGUINO, I. La luminosidad óptica en la pintura de Bienabe Artia. Donostia, 1985eko Abuztuaren 3ko Diario Vascon.